

%50 Europako Gizarte Funtsa kofinantziatua eta enpleguaren sorrera sustatzeko helburua duen programa da EMEKIN. Horretarako, Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeek bultzatutako enpresa-proiektuak sustatuko dira, enpresa-sorrerako prozesuan laguntzeko sistema osoa eta pertsonalizatua eratuz.
Egitasmo enpresarial bat martxan jarri nahi duen emakume orok, onuradun potentzial izaera izango du.
Emakume horiek enpresa-proiektuak garatuko dituzte TXEKIN metodologiaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak EMEKINerako homologatu dituen erakundeek eskaintzen dutena.
Orokorrean, aurkeztutako proiektuek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
ASPEGIk emakume ekintzaileei arreta emango die eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak ekimen horretarako espezifikoki homologatu dituen erakundeetako batera bideratuko ditu, orientazioa jaso eta enpresa-jarrerei buruzko tailerrean parte hartu duten ondoren. Erakunde homologatu horiek izango dira, emakume ekintzaileekin batera, bideragarritasun-plana garatuko dutenak.
Horrekin batera, edota hori osatzeko, bideragarritasun-plana garatzen diharduten emakume ekintzaileek enpresa-gaitasunetako prestakuntzarako eta trebakuntzarako ekintzetan parte hartu ahal izango dute.
Gainera, emakume ekintzaileek Gipuzkoan zehar dauden Euskadiko Kutxaren bulegoetan informazioa eta aholkularitza jaso ahal izango dute.
Bideragarritasun Plan hori izango da, ASPEGIko txosten osagarriarekin batera, Koordinazio Mahaian (EUSKADIKO KUTXA, ASPEGI eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren artean osatutakoa) aurkeztu beharko dutena eta mahai horrek hautatuko ditu enpresa-proiektuaren eta emakume ekintzailearen ezaugarri eta beharretara egokitutako finantzaketa-formula espezifikoak eskuratu ahal izango dituzten proiektuak.
EMEKIN ekimenean sartzen diren pertsonei eskainitako zerbitzuak doakoak dira.
ASPEGItik zerbitzu pertsonalizatua eskainiko da, euskarri idatziak eta webgune espezifikoa osagarri dituena. Horrela, EMEKIN programan parte hartzen duten emakume guztiek, eskainitako zerbitzuak errazago eskuratu ahalko dituzte.
Enpresaren Bideragarritasun Plana egingo da, TXEKIN metodologiarekin bat etorriz; eta, hala behar denean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak homologatutako erakundeek laguntza eta tutoretza eskainiko dute enpresaren lehen urtean.
Jokabide ekintzaileak eta enpresa-gaitasunak lantzeko sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak.
EMEKIN ekimenaren zerbitzuak eskuratzean, familia-arduretarako zerbitzuaren neurriez baliatzea.